Baliabide profesional eta humanoak ez ezik, Bidasoko eta Bortzirietako eskualdeetan osasun publikoak 30 urterako beharrei erantzun ahal izateko inbertsio-plan bat ere ezinbestekotzat jotzen dute, Irungo Dunboa eta Erdiguneko anbulategiak txiki eta zahar geratu direlako, eta Bidasoa ospitaleak ere espazio eta zerbitzu gehiago behar dituelako 100.000 biztanle biltzen dituen eskualde honetan.
- Hauek dira aurkezpenean azpimarratu zituzten proposamenak: Eskualdeko ospitalea handitzea, eraikin anexo bat eraikiz. Eraikin horretan ebakuntza-
gela berriak kokatuko lirateke eta kontsulta-guneak handituko lirateke egungo ebakuntza-gelek hartzen duten eremuan. - Irungo hirugarren anbulatorioa eraikitzea Oinaurren. Behin prozesua hasita, behin-behineko anbulatorio bat ireki beharko litzake Irungo Udalak utzitako lokal batean, familiako mediku, erizain eta administrariekin, Irun Erdiguneko anbulategian dauden barrakoiak kentzeko.
- Oinaurreko anbulatorio berrian, familiako mediku eta erizainez gain, duela 20 urte baino
gehiagotik ospitale zaharreko behin-behineko lokal batean dauden Osasun Mentaleko
zerbitzuak kokatzea. - Irun Erdiguneko anbulatorioa handitzea eta berritzea, gaur egun barrakoiak dauden
atzeko patioan eraikiz. Horrela, 1.500 metro karratu irabaziko lirateke. Izan ere, EAE osoan paziente gehien artatzen dituen Osakidetzako anbulategia da. Gaur egun 38.000 irundarren erreferentziazkoa da, eta urgentziak ere jasotzen ditu. - Dunboako anbulatorioa berritzea eta handitzea, Osasun Publikoko profesionalak Oinaurreko anbulatorio berrian birkokatuz.
- Era berean, osasun proba osagarrietarako itxaron-zerrendak kontuan hartuta, zenbait espezialitate defizitarioetan zerbitzua hobetzeko, profesional gehiago kontratatzea proposatzen du plataforak.