Bozate eta Azpilikueta begira izan genuen Begoña Durrutirekin solasaldia. Ameslaria da Begoña, berezkoa du txiki txikitatik. Hala ere, berak dio gizaki guztiok behar dugula amestu, sortu; eta denok dugula sortzaile izate hori berezkoa .
Horrela, kontalaria ere bada Begoña. Arizkundarrak dio artistak zer kontatua behar duela:
«Kontalariak gara denak. Kantariak, ipuin kontalariak, ilustratzaileak… kontalariak gara. Bakoitzak bere tresna dauka. Zerbait kontatu nahi duzu, transmititu. Non eta baduzun hori, kontatzeko zerbait, edukia. Hori da zailena. Gainerako tresnak izatea, lan egitean datza».