Itsasoa eta mendiarekiko lotura estua dauka sortzaile doneztebarrak. Argazkilaritza edo diseinua, itsasoa eta mendia era berezian plasmatzeko erramintak dira Janirerentzat. Forma eta kolorea azpimarratzen ditu, modu organikoan.
Elkarrizketan zehar, diseinuarekin lotutako bere proiektu profesionalak ezagutu ditugu. Berezitasun moduan, berrerabilpen proiektu baten berri izan dugu. Iribarrenek ezkontza soineko bati forma eman zion material moduan ondakinak erabiliz; fabriketako plastikoak edo garbitokietako telak berrerabiliz. Horrela, birziklatzearen eta sorkuntzaren arteko harremana azaldu digu.