Nafartar

NafARTar - Joseba Irazoki

Lizar Elexpuru 2026ko martxoaren 20a

Solasaldi honetan Joseba Irazokiren ibilbide musikala zeharkatu dugu, haurtzarotik orainaldira. 9 urterekin eman zituen musikarekiko lehen urratsak Berako musika eskolan. Nerabea zela Euskal Rock Erradikalaren loratzearekin egin zuen topo eta musika sortzeko grina piztu zitzaion. ZUP taldearekin oholtza gainean izandako lehen esperientziek bultzatu zuten berako musikaria Ingalaterrara joatera, Rock & Roll a ikastera. Gerora diskografia oparoa ondu du Josebak.