Nafartar

NafARTar - Itziar Agirre Sagaseta

Lizar Elexpuru 2026ko apirilaren 24a

Ukiezinak sentitzen ahal diren kontzeptuekin hausnartzea suertatzen zaio Itziar Agirreri. Egunerokotasuneko gertaera ugarien sakontasunean, oroitzapen bat erreskatatzen du, eta gerora, oroitzapen horrek toki garrantzitsu bat hartzen du olerkietan. Nolabait, egunerokotasuneko sinpletasuna, denboran zehar garatutako barne-hausnarketa konplexu horiekin lotzen du: denborarekin, herriminarekin, herriak sortzen duen minarekin, gorputzarekin edo gazteen egoerarekin. 

Donamariarrak pasaden martxoan irabazi zuen Donostia Kultura poesia lehiaketa. Sarietako bat bere lana argitaratzea da, beraz, ekainean irakurri ahal izanen ditugu Agirreren gogoetak Orain zuk honekin egin nahi duzuna poema liburuan.