Udan sartu berri garen honetan, udaro bezala, aurtengoan ere gure eskualdera Saharatik etortzen diren haur errefuxiatuen bisita izanen dugu. Saharaztan elkarteak adierazi duenez, guztira hamar izanen dira Baztan-Bidasoan aterpe hartuko dute haurrak, lau neska eta sei mutil, eta traba administratiborik ezean, uztailaren 6an ailegatuko dira Tindufetik Iruñeara.
Ikaragarrizko bero, idorte eta eskasiazko bizitoki batetik etorrko dira aurten ere Saharako haur errefuxiatuak gure herrietara. Aurtengoan hamar izanen dira guztira eta Erratzu, Ziga, Irurita, Narbarte, Igantzi, Sunbilla, Ituren eta Donamariako familietan geldituko dira uda pasatzen. Familia batzuk errepikatzaileak dira, baina bada berririk ere.
Programa honen helburuak, betiko moduan, oinarrizko osasun arreta, elikadura aberastea, aisia osasungarria eta bertze hizkuntza eta kultura batean murgiltzeko aukerak eskaintzea dira. Nafarroa mailako kudeaketa ANAS elkarteak egiten du, eta handik laguntza deialdia zabaldua dute ere. Harrera familia izan ez, baina egitasmoa apadrinamendu bidez, ekonomikoki babestu nahi duenak ES93 3008 0001 1107 00365729 zenbakira transferentia eginez edo bizum bidez egin dezakekeelako (626502495, Carol). "Gure herriko karrika, plaza, igerileku edo bestetan elkar ikusiko" garelakoan dago Saharaztan elkartea.