2023/11/18 19:00 - 20:30

Antzerkiak

"Gure Xaharrak", Bonbon Beltz konpainia

"Gure Xaharrak", Bonbon Beltz konpainia
Mendi Zolan antzokia, Hendaia

Bonbon Beltz konpainiak bere antzezlana aurkeztuko du Mendi Zolanen azaroaren 17an frantsesez (20:30) eta azaroaren 18an euskaraz (19:00).

Zer egiten dugu gure zaharrekin? Zeintzuk dira zaintzaren lanbideen oztopo eta zailtasunak? Zer mekanismo eta ondorio ditu sufrimenduak bere lana ongi egin ezin izateak? Zeintzuk dira zahartzaroko lanaren berezitasunak?

BONBON BELTZ antzerki taldeak, bere sakontasun osoan aztertu ditu zaintza lanak, lan baldintza urriak eta zahartzaroa.