2017an utzi zuen bertan behera SNCFek gauean zehar guretik Parisera joatea ahalbidetzen zuen trena, Palombe Bleue gisan ezaguna. Europa mailan berriz ere halako zerbitzuak igoeran edo modan diren honetan berriz martxan eman du SNCFek, herritar, alderdi eta sindikatu anitzek ere eskatua zutelarik trenaren itzulera. 10 ordu inguruan egiten da bidaia, eta literetan edo ohe eskegietan edo aulki arruntetan egin daiteke bidaia. Bigarren klaseko txartelen prezioa aski merkea da; 19 eurotan hasten da aulkientzat, 29tan beste bost pertsonekin partekatzen den logelan ohe batentzat. Pariseko Austerlitz geltokira iristen da trena goizaldean, bertan berriki dutxak eman dituztelarik bidaiaren ondotik frexkatze aldera.
Hamar ordu inguruan egiten da bidaia, eta bertan behera utzi aurretik eskualdeko herritar askok erabiltzen zuten zerbitzua, hotel gau bat baita denbora aurrezteko aukera baita gaueko trenean bidaiatzea. Abiadura Handiko Trenak bidaia denbora erdian egitea ahalbidetzen duen arren, egunean zeharreko denbora aurrezten da gaueko Intercités trenarekin, prezioa ere merkeagoa izanki.
Trena hartzeko Hendaiatik Baionara joateko, lotura honetarako zehazki egina den TER zerbitzu bat hitz eman du SNCFek abenduaren 22tik aurrera.