ira 29 Hondarribia Irun
Urriaren 1ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekialdebus autobus zerbitzuetan indarrean ezarriko dituen ordutegi, maiztasun eta zerbitzuen berrantolaketa berriarekin haserre agertu dira eskualdeko hainbat kolektibo. Bidasoko EH Bilduk bat egin du herritarren artean sortutako kezka eta ezinegonarekin, eta gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatuko den politika orokorreko osoko bilkuran, mozioa aurkeztu du gaia eztabaidatzeko, eta autobus zerbitzuen murrizketekin atzera egin eta zerbitzuaren benetako bultzada eskatzeko.
abu 27 Hondarribia
Hondarribiko Jaiak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hondarribiko Udalak Lurraldebus zerbitzua indartzea adostu dute. Zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Hondarribia-Irun eta Hondarribia-Donostia artean, irailaren 3tik 11ra bitartean, ekitaldi ezberdinek eragindako beharren araberakoak. Bestalde, hiribusaren gaueko zerbitzua, irailaren 4ean, 5ean, 6an, 8an eta 10ean izango da, gauerditik 06:00etara ordu erdiro (puntuetan eta erdietan), San Juan de Dioseko biribilgunetik abiatuta eta ohiko ibilbidea eginez.
2024 mai 30 Behe Bidasoa