Popol Arranbide agurtu dute, "borrokalari nekaezina"

Aimar Lopez 2023ko abe. 28a, 18:12

Dozenaka herritarrek eta hautetsiek agurtu dute Robert "Popol" Arranbide ostegunean. 81 urterekin zendu zen abenduaren 21ean.

Abenduaren 28an, arratsaldeko 14:30ean izan da Hendaiako Bixintxo elizan Popol Arranbideren omenezko elizkizuna. Ondotik, eliza atarian bertan, agurra egin dio Hendaiako mugimendu ezkertiar abertzaleak. Bertan, Jexux Arzallus eta Andoni Zelaiak bertsoan omendu dute Arranbide, bidelagun izatea eskertuz, eta Hendaiari egin dion ekarpena azpimarratuz. Orri buruan entzungai dago Andoni Zelaiaren bertsoa.

Andoni Zelaia Popol Arranbideri kantuan. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Andoni Zelaia Popol Arranbideri kantuan. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Bide beretik jo du Claire Legardinier Hendaia Biltzeneko hautetsiak ere. Euskaraz eta frantsesez egindako hitzartzean, Popol Arranbideren ibilbide militante luzea errepasatu du, elkartegintzari egindako ekarpena aipatuz baina batez ere hautetsi gisa egindako lana eskertuz. Izan ere, Biharko Hendaia zerrendaren izenean izan zen hautetsi Arranbide, oposizioan. « Dokumentuak prest eta ideiak argi » joaten zen kontseiluetara Legardinieren hitzetan, ideia ezkertiar eta abertzaleak Hendaian zabaltzeko ezinbestekotzat jo du Popol.

Claire Legardinier hautetsiak esker mezu luzea egin dio Popoli. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Claire Legardinier hautetsiak esker mezu luzea egin dio Popoli. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Agurra dantzatu dio ondotik Inko Manterolak, Akelarre elkarteko txistulari eta danborjoleek lagundurik, eta kantuan agurtu dute azkenik Popol. Herri erdiko hilerrira lagundu dute ondotik hamarka herritarrek.

Agurra dantzatu diote Akelarre elkartekoek. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Agurra dantzatu diote Akelarre elkartekoek. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

81 urterekin eta gaixotasun baten ondotik zendu zen abenduaren 21 goizean Popol Arranbide hendaiarra. Militante ezkertiar eta abertzalea, Biharko Hendaia zerrendaren izenean hautetsia urte luzez, Hendaiako elkartegintzaren zutabe nabarmena, eta Antxeta Irratiko laguntzailea izan zen. 2004an atxilotu eta bi urte eta erdiz preso izan zen. Elkartegintzan izan zuen inplikazioari dagokionez, Txoko elkartean zuen parte hartzea aipa genezake. Etxerik ez dutenak laguntzen dituen elkarte Hendaiarreko kide nabarmena izan zen.

Kotte Ezenarro auzapezak hautetsi ohia eskertu du elizkizunean, baita senideei doluminak eman ere. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Kotte Ezenarro auzapezak hautetsi ohia eskertu du elizkizunean, baita senideei doluminak eman ere. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Elizkizunaren ondoko agurrera hamarka herritar hurbildu dira. Aimar Lopez/Antxeta Irratia

Elizkizunaren ondoko agurrera hamarka herritar hurbildu dira. Aimar Lopez/Antxeta Irratia