migrazioak

Baloreak liburuaren inguruan haur tailerra izanen da ostiralean Hendaian

Aimar Lopez 2024ko api. 30a, 08:08

Nerea Kortabitarte kazetariak eta Julia Lasa ilustratzaileak gidatuko dute tailerra · Hendaiako Borderline fabrikan izanen da, ostiralean, arratsaldeko 18:00tan

2023 bukaeran argitaratu zuten Baloreak liburua Bidasoaren inguruko 13 sortzaile emakumek: hamabi ilustratzailek eta Nerea Kortabitarte kazetariak. Kortabitarterena da ekimena eta harenak dira ilustrazioekin batera doazen poemak ere, azken sei urteetan Bidasoa ibaiak pertsona migranteentzat eragin duen "drama" du sorburu.

Oihartzuna izan du lanak azken hilabeteotan, eta ilustrazioak oinarri izanik, adin orotako publikoarentzat ta erakargarria. Hala, haur tailerra proposatuko dute Kortabitartek eta Julia Lasa ilustratzaileak ostiralean, Antxeta Irratiak antolaturik.

Baloreak lanak 12 balio unibertsal ditu oinarri, eta horien ingurukoa izanen da ostiral honetako tailerra. Ilustrazioak, baloreak eta migrazioen inguruko sentsibilizazioa landuko dituzte bi sortzaileek hurbilduko diren haurrekin.

Tailerra Hendaiako tren geltokian kokatua den Borderline Fabrikan izanen da, arratsaldeko 18:00tan, urririk.

"Aski da" erran beharra

Liburua argitaratu berritan, sorkuntza prozesuaz xehetasunak eman zizkion Nerea Kortabitartek Aitziber Zapiraini. Azaldu zionez, Bidasoa ibaira begira, gosaltzen ari zela, motordun txalupa bat ikusi zuen ibaian, hara eta hona, hildako baten gorpuaren bila. "Berehala" sentitu zuen zerbait egiteko beharra, “aski da” errateko beharra. Horren fruitu da Baloreak lana.

Elkarrizketa osorik entzungai duzue jarraian.