Beatriz Sanz, Kira Shantiko yoga irakaslea eta Death Cafe ekimenaren koordinatzaileak argitu duenez, «ez da terapia bat, askotan bizitzan traszendentalak diren elkarrizketak partekatu ohi ditugu, baina lasai eta libre mintzatzeko gune bat da, besterik ez». Heriotzak dakartzan sentimendu hauek nola kudeatu, egoera honi nola aurre egin hausnartzen dute beraz, errespetuz eta konfidentzialtasun osoz.
Ekimenaren koordinatzaileak esplikatu digunez, XX. mendean Suitzan hasi zen heriotzari buruz mintzatzeko beharraren mugimendua. Baina azken urteotan indar handia hartu du mundu mailan. Zehazki, 2011az geroztik. Urte hartan, «Jon Underwood psikologo ingelesak bere etxeko salan kafe baten inguruan antolatzen hasi zituen halako topaketak, eta berak izendatu zituen Death Cafe». Urte gutxiren buruan mundu zabalera hedatu da. Eta Hendaian Bidasoa Zurekin taldetik bultzatu dute ekimena Borderline Fabrikan.
Hurrengo hitzordua larunbatean, maiatzaren 18an, izango da 17:00etatik aurrera. Topaketa hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da: 0617263698 / 652776472. Beatriz Sanz, yoga irakaslea eta Hendaiako "Death Cafea" topaketaren koordinatzailearekin hitzegin dugu.