Musikarekin jostatuz garuneko gaitzak prebenitzen dituen "Do Re Ni" programa indartu dute Kultur Etxean

Koldo Nausia urr 29 Hondarribia

Kognizio galera prebenitzeko eta Alzheimerra bezalako gaitzen ondorioak arintzeko baliagarria den "Do Re Ni" metodoa Osakidetzak frogatua du, eta Hondarribian 2024an Xabier Lizaso musikari eta terapeutaren eskutik eskaintzen hasi zirenetik 20 lagunek parte hartzen dute Kultur Etxeko saioetan. Azaroaren 2tik aurrera programa indartuko dute, 65 urtetik gorakoentzat gorputz-perkusioarekin. Astelehenetan 12:00etatik 13:00etara izango dira, eta parte harzteko nahikoa izango da Kultur Etxera bertaratzea.

Irungo Erdiguneko anbulatorioan hitzordurik gabe gripeaz txertatzeko azken egunak

Koldo Nausia urr 26 Irun

Osakidetzak bertan antolatutako Txertogunean, egunero batez bestean 300ndik gora lagun txertatzen ari dira Covid-19 eta gripeaz. Aurtengo kanpainan jarritako dosi kopuruak iazkoa gainditu egin du dagoeneko %20 eta %15 batean hurrenez hurren. Eta urriaren 19an hitzordurik gabe egiteko martxan jarritako Txertoguneari esker gazteak ere animatzen ari direnez, birusaren zirkulazioa moteldu eta talde-babesa hobetzen ari da. Urriaren 30ean itxiko dute ESI Bidasoko "Txertogunea", baina txertatze-kanpaina urte bukaera bitartean luzatuko dute, norbere mediku edo erizainaren bidez, ohiko kontsulta eskatuz.

Itsasadarra #2 - Osasun mentala

Aimar Lopez 2025 mar 21 Behe Bidasoa

Itsasadarra
Itsasadarra #2 - Osasun mentala

Aimar Lopez 2025 mar 21 Behe Bidasoa

Itsasadarra