Ekainaren lehen asteburuan, Euskal Herri osotik etorritako taldeak futbolean goiz eta arratsaldez jokatzera Euskal Herri osotik hurbiltzen da jendea urtero Hendaiako Futbol Zazpi txapelketan parte hartzera. Ekainaren 1ean, urtero bezala, goizeko 8:30etik aurrera Ondarraitz estadioan eta euskal preso eta iheslariekin elkartasunez ospatuko da aurtengo edizioa. 19. urtea da, eta Eñaut eta Oneka antolatzaileek aipatu digutenez futbola aitzakia bat besterik ez da. «Futbolean ez da zergatik oso ona izan beharrik, batzuk irabaztera etorri ohi dira, eta beste askok ondo pasatzera, baina elkartasuna da helburua», dio Onekak. Funtsean, euskal preso eta iheslariekin elkartasunez antolatzen baita. Eta hastapeneko edizioetatik honat, egoera nabarmen aldatu bada ere, «2024ean oraindik ere inportantea da, borroka hau ez da batere bukatu, eta laguntza beti inoiz baino beharrezkoagoa da».
Azken urteetako sariekin jarraitzen dute laguntzaileen eskutik. Txapelketaren irabazleendako Lizarrako akanpalekuan asteburua, finalistarentzat Oialume sagardotegian talde osoarentzat otordua, eta hirugarren sailkatuentzat tokiko produktuen saskia izango da. Baina futbol partidaz haratago, egitarau oparoa ere prestatu dute. Eguerdian trikipoteoa, preso eta iheslarien aldeko ekitaldi eta herri bazkaria (13:00), eta Mexikortxo Band (18:30) eta Selektah Stepi (22:00).
Egun osoko programazioa antolatzeko urtero saiatzen dira inguruko jendearekin txandak betetzen, lan handia eskatzen baitu. Baina oraindik ere lagundu nahi duen orok baduela aukera haiekin sare sozialen bidez (FutbolZazpi) harremanetan sartzeko.
Izena eman nahi duten taldeek www.labur.eus/futbol7 egin daiteke 20 eurotan.