Hala, udazkenean hasita, 8 hilabetez lanak eginen dituzte, beirateak, teilatua eta lurra berrituz, baita fatxada osorik margotu eta saneatuz ere. Orotara, 835.000 euroko kostua izanen dute Bixintxo elizaren berritze lanek, erdia Ondarearen loteriak finantziatua.