urr 13 Bera Bortziriak
Berako historian aztarna utzi duten 27 emakumeren biografiak bildu ditu Jon Abrilek Berako Emakumeen Arrastoa liburuan. Erakusketak eta bisita gidatu antzeztuak ere barnebiltzen ditu Mugerri Kultur Elkartearen proposamen honek. Urriaren 16an, Berako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute azken urteetan garatutako lana.
urr 07 Hondarribia
Alejandro Klecker de Elizaldek, Tapizen Errege Fabrikako zuzendari nagusiak hitzaldia emango du Arma Plazan, urriaren 16an, eta hurrengo egunean Carlos V.aren gazteluko tapizen aretoan barrena bisita gidatua egingo du. XVII. mendean Bruselan urre eta zilarrezko hariekin brodatutako Rubensek diseinatutako tapizak zaharberritu egin dituzte, eta duela gutxi itzuli dira Hondarribira.