12 000 bisitariren langa gainditu du Abbadiako gaztelu eta eremuak. Hendaiako Oroitzapenen Hiria museoak aldiz, 1 000 bisitari batu ditu. Azken hau biziki baikorki baloratzen dute, joan den udan ireki zutela kontutan harturik. Kasinoak aldiz, 4 500 jokalari baino gehiago erakarri ditu uztailan zehar.
Datuak datu, uda garaiko lehen hilabetearen balorario gazi-gozoa egin du turismo bulegoak. Itsasoan marmoken presentziak bainua debekatzea bultzatu baitu behin baino gehiagotan eta azken bi asteetako eguraldi apalak, familia batzuk pentsatu baino lehenago joatea eragin baitu. Turismo bulegoaren iritziz baina, jatetxeak dira kaltetu handienak. Jende ugari etortzen bada ere, gastu murritza egiten baitute hauetan. Galdezkatuak izan diren %70-ak, %30-eko galtzeak aipatzen dituzte jada. Izan datu hauek edota hotel zein campingenak iazko uztailaren oso antzekoak dira ordea.
Flux Orange Vision entitatearen datu ofizialen zain daude oraindik, balorazio zorrotzagoa egiteko.