ira 17 Lesaka
Autokarabanen gunea eta bertako ekoizleen txokoa ziren Lesakako Turismo Bulegoak aurtengo udarako prest zituen berritasunak. Herrira hurbildu diren bisitariek anitz eskertuko dituzte biak, baita bertakoek ere. Izan ere, eskualdean ekoizten diren produktuen berri izan dute azken hauek eta aberasgarria izan da denentzat. Itsaso Alcalde turismo teknikaria pozik gelditu da honekin eta, aitzinera begira, bertzelako ekoizpenei ere ateak irekitzen ahal dizkiola uste du.
ira 10 Bera
Ekainean ireki zuten Beran Turismo Bulegoa eta, ia lau hilabetez, turista andana pasatu da bertatik. Guztira, 400 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute herria. Mendizaleak izan dira gehienak, baina badira herrira eguna pasatzera eta Maria Etxabe turismo teknikariak eskaintzen dituen bisita gidatuetan parte hartu dutenak ere. Uda sasoia bukatuta ere, lanean segituko du Etxabek, udan bildutako informazioarekin, herriko turismo plana osatzen.