Antxeta Irratiak bat egin du Gazako kazetarien erailketen kontrako nazioarteko ekintzarekin

Aitor Errazkin 2025ko ira. 2a, 10:16

Antxeta Irratiak bat egin du Gazako kazetarien erailketen kontrako nazioarteko ekintzarekin, Mugarik Gabeko Kazetarien deialdiari erantzunez.

Erakundeak salatu du Israelgo armadak kazetariak propio akatzen dituela informazioa isilarazteko. Datuen arabera, azken bi urteotan 200 kazetari baino gehiago erail dituzte Gazan, bost azken erasoan, abuztuaren 25ean. Hori dela eta, nazioarteko komunikabideei mobilizatzeko deia egin diete, atzerriko prentsari Gazan sartzeko oztoporik ez jartzeko eskatuz. Erakundeak argi utzi du: kazetariak erailda, Israelek bere krimenak ezkutatu nahi dituela.