Irandatzeko igerileku berrian izena emateko epea urtarrilaren 6tik aitzinera zabalik

Koldo Nausia 2025eko abenduaren 19a

Hendaiako herriko etxeak iragarri duenez, urtarrilaren 26an eginen dute igerileku berriaren irekiera, eta herritarrek izena emateko kanpaina abian jarriko dute. 

Irandatzeko igerilekuaren lanak amaitzear daude, eta Hendaiako herriko etxeak aditzera eman duenez urtarrilaren 26tik aitzinera instalazio berriak denentzako eskuragarri egonen dira.

1969 urtean eraikitako "Tournesol" ereduko igerileku zaharra2023ko azaroan eraitsi ondoren, 11 milioi euroko inbertsioa egin dute instalazio modernoa egiteko. Eta herriko etxeak iragarri duenez, irekiera hurbiltzen ari dela. Bi urte luze ondotik, kirol errendimendua eta igeriketa ikastaroak martxan jarriko dituzte berriz.

Era berean, igerilekua erabili nahi duten herritarrak izena ematera gonbidatu dituzte. Horretarako, urtarrilaren 6an zabalduko dute izen-emate kanpaina.