Euskal preso, iheslari eta deportatu ohien aldeko bertso saio handia ospatuko dute Hendaian

Antxeta Irratia 2026ko urtarrilaren 2a

Harrera elkarteak euskal preso, iheslari eta deportatu askok bizi duten prekaritatea arintzeko eta haien gizarteratzeko laguntza eskaintzen du 2012 urteaz geroztik. Elkartearen dinamika sostengatzeko bertso saioa (17:00) eta bazkaria (13:30) antolatu dute Hendaiako Gaztelu aretoan, urtarrilaren 11n, Baleak elkartearen laguntzarekin, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Ekhine Zapiain eta Jon Maia elkartuko dituzte oholtza gainean.

Urtarrilaren 11n, igandez, azken urteetan finkoa bilakatu den hitzordua antolatu dute. 2012an sortu zuten Harrera elkartea, eta urte hauetan 400 euskal preso eta 30 inguru erbesteratu itzuli dira etxera, eta bizitzaren arlo ezberdinetan, laguntza eskaintzen die elkarteak. Oraingoan, gainera, "5.000 baietz erronka" markatu du elkarteak.

Alde horretatik, euskal presoez gain, erbestean iheslari izan diren pertsonen egoera kontuan hartu beharra dagoela dio elkarteak. Ezin lan egin edo gutxi kotizatu ondotik, erretreta apalak eta prekaritate egoeran aurkitzen baitira asko.
Gogoratu beraz, urtarrilaren 11n, Hendaiako Gaztelu aretoan, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Ekhine Zapiain eta Jon Maia oholtza gainean, eta Aimar Karrikak gaiak jarriko dituela. Urtarrilaren 8a da azken eguna, 30 eurotan bazkaria eta bertso-saiorako lekua erreserbatzeko, edo bestela 10 eurotan bertso saioa, edo bazkaria soilik 25 eurotan ere ahal da.

Lekua erreserbatzeko haiekin harremanetan jarri behar da, iparharrera@gmail.com helbidera idatziz edota 0666 87 44 43 telefonora deituz.