Arteen Gaua / La Nuit des Arts, Erlaitza Eskolaren aldeko ekitaldia, otsailaren 27an ospatuko da, Hendaiako Gaztelu Aretoa aretoan, arratsaldeko 19:00etan. 12 artista inguruk parte hartuko dute Adelaide Darraspe, Erlaitza eskolako koordinatzailearekin hitzegin dugu.
Erlaitza Eskola ikastetxe independente eta txikia da, 2018an sortua, 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua. Pedagogia aktibo eta holistikoan oinarritzen da, eta autonomia, lankidetza eta sormena sustatzen ditu, lehia baztertuz. Elebitasuna eta euskarazko murgiltzea ditu ardatz, tokiko kulturarekiko eta ingurumenarekiko lotura estuan.
Arteen Gaua / La Nuit des Arts ekimenak eskolaren balio horiek agertokira eramango ditu: aniztasuna, inklusioa eta elkarlana. Programazio oparo eta sentiberak dantza garaikidea, slam-poesia eta zuzeneko musika uztartuko ditu, tokiko artista amateur zein profesionalen parte-hartzearekin.
Besteak beste, Ibawa kolektiboa-k bere dantza indartsu eta konprometitua aurkeztuko du; Iban Garat eta Jeanne Rousseau-k sorkuntza-prozesuan dauden lanak partekatuko dituzte; eta slam-aren alorrean Nadia Marty eta Ortzo-ren ahotsak entzungo dira. Musikan, Krys Yango eta Haizea Astrain arituko dira zuzenean.
Gau solidario honek, sorkuntza bizia eta lurraldeko dinamismo artistikoa ospatzeaz gain, eskolaren etorkizuna sendotzea du xede. Artearen bidez komunitatea ehuntzeko eta hezkuntza-proiektu independente bat babesteko hitzordu berezia izango da.
Sarrerak tokian bertan eta linean salgai:
https://www.helloasso.com/associations/izan/evenements/arteen-gaua-la-nuit-des-arts