Ordubetez eta publikoan, martxoaren 15 eta 22ko herriko bozetako hautagai hendaiarrak eztabaidatzen eman ditu Antxeta Irratiak martxoaren 6an. Euskaraz eta frantsesez izan da eztabaida, zerrendaburu bakoitzari bere hizkuntzan aritzeko aukera eman nahi izan baitiogu.
Hauteskunde garaian bogan diren edo Antxeta Irratiak eztabaida publikoaren erdigunean eman nahi dituen bost gai bost bloketan landu ditugu:
-Etxebizitza
-Segurtasuna
-Bazterkeria soziala
-Mugaz gaindiko harremanak
-Euskara
Eztabaida orrialde buruan ikusi daiteke, eta jarraian entzun. Itzulpenik gabeko bertsioak dira momentuz, baina heldu den astean zehar gaikako hainbat bideo argitaratuko ditugu, euskarazko azpitituluekin.