Hilabete inguru bada Korrika Kulturalaren kari hainbat ekitaldi antolatzen ari direla Hendaian, eta Korrika herrira iristeko bi aste eskas falta direla, motorrak bero ditu AEKk eta euskalgintzak.
Martxoaren 25ean, Korrika
Honakoa da Korrikak Hendaian eginen duen ibilbidea, Pausutik Santiago zubira, mapan eskuinetik ezkerrera beraz.

1558 kilometroan sartuko da Hendaian, goizeko 4:40ak aldera, eta 1559, 1560, 1561 eta 1562 kilometroak izanen dira Hendaian Korrikak eginen dituen kilometroak. 05:06tarako Irunen izatea aurreikusten da.
Ohiko moduan, Antxeta Irratiak zuzenean emanen du Korrikaren jarraipena, martxoaren 24 eguerdian Lapurdira sartzen denetik 25 goizaldean Gaintxurizketatik Oarsoaldera ateratzen den arte.
Martxoaren 27an, egun osoko egitaraua