Hendaiako Sagardo Eguna ekainaren 13an ospatuko da herriko plazan, eta aurten, lehen aldiz, euskal presoen aldeko Futbol 7 txapelketarekin batera egingo da. Antolatzaileen arabera, bi ekitaldiak guztiz bateragarriak izango dira, eta egun osoko giro herrikoi eta parte-hartzailea sortzea dute helburu.
Egitaraua arratsaldeko 17:30ean hasiko da edalontzien salmentarekin, eta 18:00etan egingo da txotx kolektiboa. Guztira 12 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da.
Sagardo dastaketaz gain, 14 elkartek pintxoak eskainiko dituzte. Giroa alaitzeko, bertso erronda izango da Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallusen eskutik, eta animazio lanetan bertako trikipandero talde bat eta Oiartzungo Xirolarru taldea arituko dira.
Txotxaren itxiera 21:30ean egingo da, eta gauean jaiak jarraipena izango du Enbata gaztetxean antolatutako kontzertuekin. Bertan Punttu Kakotx taldeak eta DJ Aiakatek jarriko diote amaiera egunari. Antolatzaileek herritarrak eta bisitariak gonbidatu dituzte sagardoaren, kulturaren eta elkartasunaren inguruan antolatutako hitzordu berezi honetan parte hartzera.
Egitaraua:
17:30etan edalontzien salmenta hasiera
18:00etan Txotx kolektiboa
21:30etan Txotx itxiera
22:00 Futbol7ko kontzertuak (Enbata gaztetxean): Punttu Kakotx eta DJ Aiakate
Parte hartuko duten sagardotegiak: Kamino Berri (Biriatu), Gurutzeta (Astigarraga),Harizmendia (Senpere), Oialume (Astigarraga), Iturrieta (Aramaio), Etxeberria (Astigarraga), Bidasoako sagarnozaleak (Biriatu), Antsoborlo (Hendaia), Talaia sagarnoa (Biriatu), Ola sagardotegia (Irun), Larraldea (Lekaroz) eta Ordozela (Oiartzun)
Parte hartuko duten elkarteak: Lyme Euskadi,Hendaiakoop, LAB sindikatua, Bidasoa etorkinekin, Bagera talde feminista, Entzun, Gure Ikastola, Txiki txoko, Endaiarrak, Alda, Enbata gaztetxea, Mintzaian, Udaleku.