eka 11 Hondarribia
Aurten zortzi establezimenduk hartu dute parte lehiaketan, eta lehen saria eskuratuta, Tatapas Gastrotekako Adur Arrietak ordezkatuko du Hondarribia urrian, "Entre redes y trigales" pintxoarekin, Valencia de Alcantaran (Badajoz, Extremadura) egingo den Erdi Aroko Pintxoen Nazioarteko XVIII. Lehiaketan. Herritarren saria Danontzat Gastrotekako Gorka Irisarriren "Lamiak Arrautza" pintxoak eskuratu du, botoen %25,27 eskuratuz. Aurreko edizioarekin alderatuta %8 emendatu da bezeroen kopurua, eta ostatuetan dastatutako 683 pintxoen zigiluak erregistratu dira.
eka 10 Hendaia
Hendaiako Sagardo Eguna ekainaren 13an, larunbatarekin, ospatuko da herriko plazan. Aurtengo edizioak euskal presoen aldeko Futbol 7 txapelketarekin bat egingo du, bi ekitaldi bateragarri eginez. Egitaraua arratsaldeko 17:30ean hasiko da, edalontzien salmentarekin. Guztira 12 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera izango da. Egun osoan zehar giroa animatzeko musika, bertsolariak eta bestelako ekintzak egongo dira. Ana Erasun eta Jexux Arzallus Baleak elkarteko kideekin hitzegin dugu.