Euskal tradizio zaharrak eta herri-mitologiak protagonismoa hartuko dute egun osoan zehar. Arratsaldean, sorginen dantzak, hiriguneko kalejira eta musika izango dira, eta aurten, gainera, Andere Beltzaren etorrera eta beldurren erretzea Errepublika plazan egingo dira, egitarauari osagai berria gehituz. Egunari amaiera emateko, Mutxikool taldearen musikak girotuko du Gaztelu aretoa.
Gau Beltza euskal tradizioak, mitologiak eta belaunaldiz belaunaldiko kontakizunek bat egiten duten gaua da. Aurten, Hendaian, ospakizunak goizean hartuko du hasiera, euskarazko ipuin-kontaketa batekin. Itziar Saez de Ojerrek «Xanduli, manduli… Arimen gaueko kontuak…» saioa eskainiko du mediatekan. Berarekin, ipuinen magiaz, euskal ahozko tradizioaz eta Arimen Gauak gaur egun duen esanahiaz hitz egingo dugu
11:00 > MEDIATEKAN
« Xanduli, manduli….Arimen gaueko kontuak…. » ipuin-kontaketa euskaraz Itziar Saez de Ojerren eskutik.
16:30 > GAZTELU ARETOAN
Sorginen dantzaldia
19:00 > GAZTELU ARETOAN
Elgarretaratzea eta ibilaldia hiri barnean zehar Akelarre, Mutxiko elkartea, Luixa eta Zarpai bandarekin.
Andere Beltzaren etorrera eta beldurren erretzea ERREPUBLIKA PLAZAN (berria aurten)
20:30 > GAZTELU ARETOAN
Musikaldia Mutxikool taldearekin