Etxebizitza eta aparkaleku arazoak bideratzeko planteamendu berriak adostu ditu Hondarribiko herriak

Antxeta Irratia 2023ko urr. 27a, 19:35

Euskararen kontrako oldarraldi judizialari aurregiteko konpromisoarekin batera, etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diagnostiko erreala osatzea, eta 2024an aparkalekuen planteamendu berri bat egiteko ere, beharrezkoak diren baliabideak bideratzea onartu dute.

Urriko udalbatzan jorratutako 19 puntuen artean, Hondarribian dauden etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko lanak abiatzea izan zuten aipagarriena. Horretarako, herrian dauden etxebizitza hutsen diagnostiko erreala egitea onartu dute, besteak beste, etxebizitzen jabeek beren etxebizitzak alokairu sozialera bideratzeko behar diren informazio eta aholkularitza eskaintzea, behar ezkero beste erakundeekin elkarlanean.

Bestalde, herriko aparkalekuen gaineko birplanteammendua eta diseinu integrala gauzatzea ere. Horretarako 2024ko aurrekontuetan beharrezkoak diren baliabideak jarri beharko dira.

Era berean, euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judiziala izan zuten hizpide. Eta talde politiko guztiek bat eginik, PSE-EE izan ezik, aurka agertu zela, azaroaren 4an euskalgintzako kontseiluak antolatutako mobilizazioarekin bat egitea erabaki zuten.

Modu berean, ahobatez onartu zuten udal langileen ordainsariak %3 batean emendatzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuta.

Beste puntu batean, ikastetxeak eta udal eraikinak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzuaren kontratua urte betez luzatzeko proposamena aurrera atera zen. 2024ean zehar lizitazio berri bat egiteko lanketan aritzeko beharra mahai gainean jarri zen. Ahobatez onartu zen hau ere.