Fenomenak harrotasunaren txintxorroa oparitu dio Hondarribiko herriari

Antxeta Irratia 2023ko aza. 2a, 14:13

Joan den ekainean ospatutako Fenomena jaialdiko txintxorroa Puntalean kokatu du Hondarribiko Udalak, hiri-altzari berriak LGTBIQ+ kolektiboaren alde sentsibilizatzen jarraitzeko. 

Hondarribiko Udalak Puntal auzoan dauden txintxorroen artean nortasun handiko bat gehitu du. Fenomena kultur elkarteak ekainaren 28an Arrantzale Auzoan ospatutako LGTBIQ+ Eguneko jaialdian zegoen ontzi koloretsua Udalari entregatu dio. Azken urteotan Hondarribiko Udalak herriko zenbait eserlekutan egindako keinuen ondotik, sexu eta genero aniztasunaren aldeko keinu berri bat da honakoa. Udalak oroitarazi du kolektiboaren eskubideen gauzatzea eta normalizazioa Hondarribiko hiria osatzen duen komunitate osoari dagokiola. 

Erlazionatuak

LGTBIAQ + besta ospatuko dute Hondarribian larunbata honetan

Antxeta Irratia 2023 eka 22 Behe Bidasoa