Joan den ekainan itzalitako sugar olinpikoa berriz piztu zuten larunbatean, ekimenaren ikur bilakatu nahi duten Maskota Txapelketa batekin. Josu Belea taldeak egindako proposamena izan zen garaile, besteren artean Iñaki Arzak edota Judas Arrietak osaturiko diseinuen kalitatea epaitzeko arduradun taldeak erabakita.
2024ko ekaina bitartean, "kirol proba edo fisikoak eta intelektualak nahasiko" dituztela iragarri dute, aitzakia horrekin ongi pasa eta herria biziarazteko. Urko Iridoy komite olinpikoko kideak azaldu digunez, "azaroko asteburu hil honetan bezala, urte osoan zehar ere gazteria bizirik dagoela" erakutsi dute beste behin ere. Guztira 31 talde dira aurten, eta 500 gazte baino gehiagok parte hartuko dute lehian eta antolakuntzan aurreikusitako 8 froga egunetan. Hori baita herri olinpiaden arima. "Hasieratik argi utzi izan dugu olinpiadak direla denok parte-hartzeko, bai jokuetan, bai antolakuntzan", dio komite olinpikoko kideak.
Zentzu honetan, urte osoko froga egunak eta dinamika antolatua dute, baina hilero finkatzen joango dituzte ekimen zehatzak. Hurrengoak abenduaren 16an, urtarrilaren 21ean, otsailaren 9an, martxoaren 2an, apirilaren 14an eta maiatzaren 4an izango dira, eta final handia ekainaren lehenean ospatuko dute. Denetarik izango da, eta "herriak dituen paraje eta natur-baliabideak, eta ondarea balioan jartzeko" irizpidea jarraitu dutela argitu dute antolatzaileek. Izan ere, Hondarribiko Udalaren babes ekonomiko eta sustenguarekin batera, herriko ondarea balioan jarriko duen proba ere antolatzea proposatu diete aurten udal ordezkariek. Gainerakoan, mendi proba, hondartza eguna, itsas proba edota gastronomia ere landuko dute lehiaketa batekin. Otsailean, aldiz, garai batean ikusmin handia piztu ohi zuen parodia gaualdia izango da Jostaldin pilotalekuan
Sugar olinpikoa piztu eta lehen froga eguna segitu genuen hurbiletik. Eta 31 taldeetako zenbaitzuekin hitzegiteko aukera izan dugu. Haien artean iazko irabazleak AMONAREN XALDA BERUA. Baina baita TAKETEKO, TENTE ETA POTENTE, URKARRUXAK edota erdiz-erdi irundar eta hondarribiarrez osatutako koadrila KANPOTAR HARROTUAK.
Entzun herri olinpiadaken lehendabiziko egunak emandakoa.