15.000 eurotik gora Angelman Sindromearen Elkartearen alde

Antxeta Irratia 2023ko aza. 27a, 14:01

Beñat Elzoren omenez azaroaren 1ean antolatutako mendi-lasterketari esker 15.649 euro bildu dituzte antolatzaileek. Aurtren 1.400ndik gora lagunek parte hartu zuten Talaia bidean zehar izan korrika zein oinez, edota txikienekin pentsatuz Kirol Kaiaren barruan egokitutako zirkuitoan familientzako ekimenean ere. 

Joan den asteburuan egin dute antolatzaileek Klink elkartean urtero egin ohi duten bildutako diruaren entregatzeko ekitaldia. Joan den urtean ELA eritasunaren alde egin zuten bezala, aurten Angelman Sindromearen elkarteak jasoko du laguntza hori esker onez.