Lasterketa 10:30etan hasi aurretik, "lilatoiaren haritik" antolatutako lasterketa honen aurreneko edizioko kamiseta moreak banatu zizkieten partehartzaileei. Eta denek izan zuten Ane Bayorekin beroketa saioak egiteko aukera. Gogoan hartu behar baita, Emeki elkartearen eskutik, herrian emakume asko korrika egiten hasteko entrenamendu taldeak martxan jarri dituela Bayok arrakasta handiz. "Lehendabiziko urtea izateko, oso pozik gaude", azpimarratu dute Emekiko antolatzaileek. Adin eta forma fisiko orotariko emakumeek parte hartu baitzuten indarkeria matxistaren kontrako aldarria, Hondarribiko kaleetara eraman duen kirol froga honetan.
Ikusi hemen Emeki elkarteak prestatu duen lemixiko edizioaren bideo bilduma.