Ostegun honetan, abenduak 21, San Tomas eguna ospatuko dute Hondarribian. Asteazken honetan ez da ohiko Damarri plazako baserritarren azoka egin, izan ere, ostegunean goizeko 9.00tan egingo dute San Pedro kalean, barazki eta produktu azoka. Baita abere erakusketa ere.
Aurten animalien babeserako lege berria dela eta, hainbat aldaketa eman dira, eta nabarmen zorroztu dituzte abereen presentzia segurtatzeko neurriak. Albaitaria eta abereentzako espazio egokia bermatzen duen planoaz gain, ustiakuntza ofizial batekoak izateazrekin batera, animalia bakoitzaren identifikazioa justifikatu behar izan diote baserritarrek udalari Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduz.
Hala, goizeko baserritarren postuekin batera, 13:00ean herri kirol erakustaldia hasiko da Santiago kalean. Aurten Beñat Telleria eta Izeta V harri-jasotze lanetan ariko dira, eta Aratz Mugerza eta Iñaki Azurmendi aizkolariak ondoren. Aurkezle lanetan, aldiz, Fausto Mugerza ariko da.
Arratsaldeko 16:00etatik haurrentzako jokoak prestatu dituzte San Pedro kalean, 18:00etan Meakako Adixkideak Dantza Taldearen dantzaldia izango da, eta ondoren ‘Jun da jo’ taldearen emanaldia Arrantzale Auzoan.