Maialen Gaztañaga: «Ez da beganoentzat soilik, Be Veggie dastatu, ekin, zaindu, entzun, ikasi eta deskubritzeko esperientzia oso bat da»

Koldo Nausia urr 27, 13:31 Irun

Beganismoaren Munduko Egunarekin bat eginez, urriaren 31n eta azaroaren 1n aurrez-aurreko sukaldaritza saioak, tailerrak, Gipuzkoako Pikantearen Lehiaketa, musika zuzenean, eta sektoreko 60 enpresa eta elkarteen eskutik, elikadura, kosmetika, animalien esplotaziorik gabeko alternatibak eta animalien babeslekuen proiektuak ezagutzeko aukera emango dute bi egunez. ´Berriketan´ espazioan nutrizioan, kiroletan, filosofian, artean eta komunikazioan adituen hitzaldiak izango dira ere.

38. Lurraren Eguna ospatuko da igandean Beran

Lizar Elexpuru urr 22 Bera   Bortziriak

Artisauek, antzinako lanbideek eta bertako produktuek Berako karrikak jantziko dituzte igande honetan. 80 postu bisitatu ahal izanen dituzte bertaratutakoek. Zuzeneko musika, talo postuak, bertsolariak, kontzertuak eta bertze hainbat kultura ekimenen konpainian, udazken sasoiko plan borobila proposatu dute beratarrek 38. aldiz.