Zumardikoak elkarteak antolaturik, Hondarribiko 11 baserri eta bertze hainbertze elkarte gastronomiak eta tradizioak elkartuko ditu igandean. Jatorriz Euskal Herrikoa ez den elikagaia izanik ere, azken mendeetan errotze handia duten babarrunak edo lekak omenduko dituzte, lehiaketa baten karietara. Damarri plazan izanen da lehiaketa, igande-goiz eguerdi aldean.
Jakin ere gaur arratseko 19tan hitzaldi bat antolatu dutela Hondarribiko Batzokian, Domingo Merino adituarekin babarrunak gurera nola iritsi ziren aztertuko dute. Igandean, epaileek babarrunak dastatu eta garailea erabaki ondotik, bazkari batean herritarrek ere probatzen ahalko dituzte.
Iñaki Gezala da antolatzaileetako bat.