Erreginaren Baluartera ez hurbiltzeko gomendatu du Udalak hobekuntza lanak amaitu arte

Antxeta Irratia 2024ko mai. 16a, 11:37

Erreginaren Baluartea eta bere inguruko lurrak sendotzeko lanak egingo dituzte 10 egunez. Harresilanda kalera ematen duten eskailoi handietan hasi dira lehenik, eta eskaloiak tunelarekin lotzen dituen plataforma aldatzeaz gain, zubiraka begira dagoen plataformaren lurra ere berrituko dute. 

Erreginaren Baluartea eta bertara inguratzeko sarbideak itxi egin ditu Hondarribiko Udalak 10 egunez. 2007an Manuel Iñiguez eta Alberto Ustarroz, EHUko katedradunak arkitektoen gidaritzapean egin zuen birgaitze proiektuaren ondotik, urteen joan-etorrian Erreginaren Baluarteko lurrak andeatzen joan dira euriaren ondorioz. Lur horien egoera kaxkarra konpontzeko, Udala hobekuntza lanak egiten ari da egunotan, eta horren ondorioz zenbait eremu itxi egin behar izan dituzte.

Aditzera eman dutenez, Erreginaren Baluarteko lurrak egoera kaxkarrean zeuden, batez ere Harresilanda kalera ematen duten 33 eskaloi haundietan. Hala, jarduketa inguru horretan hasi da, eta hurrengo urratsa eskaloiak eta tunela lotzen dituen plataforma aldatzea izango da. Era berean, zubiraka begira dagoen plataformaren lurra ere berritu eta sendotu egingo dute.