Aurten hainbat nobedade izango ditu hiru eguneko programak. EITBren laguntzarekin AITB AMUA BIDEOKLIP LEHIAKETA sortu baitute Bidasoa-Bortzirietan, baita bertako musika bideogintza lehiaketa ere. Ernesto Toledo, Amua festibaleko arduradunak azaldu digunez, laburmetraien lehiaketa ofizialari dagokionez ere, orotara 70 lan jaso dituzte aurten, eta horietatik 30 EAEtik. Eta Amuaren helburu eta lan ildo nagusia musika eta bideoklip mundua bertan errotzea da.
Aurtengo programak dituen nobedadeen artean, bideoklip lehiaketari ikusgarritasuna emango dion larunbateko sari banaketaren ondotik etorriko da. EITBrekin, Joxeina Etxeberriak zuzenduta MUSIKERO saio berezia izango da Gorka Urbizu gonbidatu bereziarekin. «Gorkak musikari izatera bultzatu dioten hamar kantu hautatuko ditu, eta gero, sorpresa moduan laupabost kantu propio joko ditu Itsas Etxean», iragarri du. Bestalde, Disneyren esklusiba lortu du Amua jaialdiak, eta Bruce Springsteenen dokumental berriaren estatu mailako estreinaldia Hondarribian egingo dute larunbatean.
Musika eta zinema protagonista, RADIO 3eko El Sotano zuzeneko irratsaioa, larunbatean Binilo Azoka eta jaialdiaren laburmetrai proiekzioez gain, Hondarribiko Egiluze, Ama Guadalupekoa eta Talaiako 7-8 urteko ikasleekin kontzertu pedagogikoek ere osatuko dute programazioa. Iaz The Beattles taldea landu zuten gaztetxoek, eta aurten Otis Redding X Nation Funk emanaldia ikusiko dute ostirala goizean, eta gero 22:00etan denei irekitako emanaldia errepikatuko dute denei irekia.