Hondarribiko jaietako Bentako txosnaguneko hainbat eragilek salatu dute, irailaren 8an alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu egin zela, «Jaizkibel konpainiako kide izate hutsagatik». Eta horren ondorioz, liskarra sortu zela txosnagunean, hau «eremu ez segurua bilakatuz».
Muara Kultur Elkartea, Mugimendu Sozialista, Lotura Musika Elkartea, Psilocybe Musika Elkartea, eta ASE Surf klubak sare sozialetan plazaratutako ohar batean adierazi dute, txosnagunean ez direla inolako erasorik onartuko, ezta Jaizkibel konpainiaren kontrakoak ere. Eta bide batez, babesa helarazi nahi izan diote erasoa jasan zuen pertsonari.
Hondarribiko Udalak, ez du mementoz inolako adierazpenik edo baloraziorik egin gertakari honi buruz. Gogoan hartuta ere, «herriko jaietan erasoek kabidarik ez» zutela izango adierazi zutela jaietarako antolatutako prebentzio programarekin batera, eta «herritarrei indarkeria matxisten zein bestelako indarkeria moten aurrean jarrera aktiboa izatera» deitu zituztela.