Txirrindaren pedala «askea, garbia eta osasuntsua» dela aldarrikatzeko Bizikletafestazioa antolatu du Balaztak ekainaren 7an

Antxeta Irratia 2026ko ekainaren 1a

Bizikleta Martxa Hondarribiko Gernikako Arbolatik irtengo da 10:30ean, eta handik Mendelura hurbilduko dira, Irun eta Hondarribia arteko bizikleta-lotura egokia aldarrikatzen jarraitzeko. Espainiako Estatu mailako ConBizi plataformarekin bat egin dute aurtengoan, eta "Mugitzen gaituen energia. Krisi energetikoaren aurrean, bizikleta estrategikoa" lelopean, hiri-mugikortasunaren alternatiba bizikleta dela aldarrikatuko dute.

Datorren ekainaren 3an Bizikletaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hau ospatzeko Balazta bizikletaren aldeko elkarteak ConBici estatu mailako plataforman sartuta dauden elkarteekin batera, bizikleta martxa bat antolatzen ari da. Elkarte bakoitzak bere lurraldean, «bizikletak autonomiarako, osasunerako, justizia sozialerako eta mendekotasun energetiko txikiagorako duen zeregina» agerian utzi nahi dute. 

Aurtengo leloa "Mugitzen gaituen energia. Krisi energetikoaren aurrean, bizikleta estrategikoa" izango da, eta ospakizuna aldarrikapenerako baliatu nahi dute. Hartara, azken urteetan egin ohi izan duten bezala, Bizikleta Martxa edo Bizikletafestazio bat egitea proposatzen dute ekainaren 7an, igandean. Iragarri dutenez, adin guztietako bizikleta-erabiltzaileak gonbidatuta daude.

Bizikleta Martxa Hondarribiko Gernikako Arbolatik irtengo da 10:30ean, eta handik Mendelura hurbilduko dira. Aurtengoan ez da Irungo zutaberik antolatuko. Balazta elkartearen hasierako asmoa bazen ere, Irungo Udalak egun eta ordu jakin horretan beste ekitaldi batzuk daudela jakinarazi baitu, eta errepideak itxita egongo direnez, ezingo da halako martxarik Irungo erdigunetik antolatu. 

Balaztak argitu duenez, eskualdeko mugikortasun gune nagusia da, Irun eta Hondarribia arteko bizikleta-lotura egokia aldarrikatzen jarraitu nahi baitute. Bertatik egunero 13.000 ibilgailu igarotzen dira egunero, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako azken azterketen arabera. Eta aldi berean, Balaztak egindako zenbaketetan egunean mila bizikleta inguruk zeharkatu ohi dute bide nagusia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak epe luzerako alternatiba iragarri berri du. Zirkulazio gehiena eraikiko duten GI-636 eta N-638 errepideak lotuko dituen saihesbide eta biribilgune berrietatik bideratu, eta Mendelu auzo-bidea bilakatu nahi dute. Baina oraindik ere Irun-Hondarribia ez ezik, Mendelu Plaiaundirekin, eta Pierre Lotiko bidegorriarekin lotzeko proiektua aldarrikatzen du Balazta elkarteak ere, eskualdea bizikleta bidez saretzeko. «Irun eta Hondarribia arteko bizikleta-lotura egokia aldarrikatzen jarraituko dugu», argitu du elkarteak.