Covid-19 pandemiak Hondarribiko aireportuak bizi izandako salbuespen egoera atzean utzi ondoko urteetan izan zuen garapen azkarra eten egin zuen. Haatik, pandemiaz geroztik, bidaiari kopuruak etengabe gora egin du, baita hegaldi eskaintza ere. Alde horretatik, 2022an eta 2023an marka historikoak egin eta gero, azken urteetan bere horretan mantendu da. Aurtengoan, aldiz, urte hasiera kaxkarragoa izan zen. AENAk emandako datuen arabera, hegaldien okupazio-tasa iazkoa baino hobeagoa izanda ere, hegaldi kopurua %8,2 apaldu baitzen martxora bitartean, eta bidaiarien kasuan %8,8ko beherakada izan zuen urteko lehen hiruhilekoan.
Baina uda oparoa izan da. Hainbeste, non dagoeneko 2025ean baino %2 bidaiari gehiago jaso ditu dagoeneko, iraila bukaerako datuen arabera, 372.600 bidaiarietara helduz. Alde horretatik, 2026ko udako lauhilekoan (ekainetik irailera) 2025ean baino 8.000 bidaiari gehiago izan ditu Hondarribiko aireportuak, 2019koaren atzetik inoizko onena. Eta guztira 193.534 erabiltzaile jaso ditu.
Hegaldien okupazio-tasari baino, eskaintzaren gorakadari dagokio hobekuntza. Izan ere, irailean adibidez, 48.526 bidaiari jaso ditu, iaz baino %9,3 gehiago. Baina hegaldi kopuruak egin du gora, 732 aireratze eta lurreratze operaziotaraino. Gogoratu beharra dago, hain justu, irailaren 21ean Florentziako (Italia) lotura berria estreinatu duela aireportuak, eta uda honetan British Airways konpainiak astean hirutan eskaintzen duen London City aireporturako hegaldiek bat hazi diren bitartean, apiriletik uztailera Malagako hegaldiek ere arrakasta lortu dute, aireportuko hegaldien artean okupazio-tasarik handienarekin, ekoa.
Nolanahi ere, urtarriletik irailera bitartean 372.600 bidaiari jaso ditu aireportuak orotara, 2025ean baino %2 gehiago. Gogoratu beharra dago, era berean, iaz urte osoan 472.666 bidaiari jaso zituela, 2024ko 486.494 erabiltzaileen aldean. 2023a, aldiz, historiako bigarren urterik onena izan zen, 474.140 bidaiarirekin.