Udalaren helburua da, bereziki, oraindik harremanetan jartzea lortu ez duen familiekin harremanetan jartzea eta ekitaldira gonbidatzea izan da. Hartara deialdi zabala luzatu dute ekitaldi honetan parte har dezaten.
1936ko estatu kolpeak eta ondorengo diktadura frankistak eragindako erbesteak, behartutako lekualdatzeek eta sakabanaketak familia asko Hondarribiatik urrundu zituzten. Izan ere, Udal Artxibategiak gordetzen dituen agirien aranera, 1936ko irailean biztaleen erdiak Hendaiara erbestera jo zuen, bereziki Alde Zaharra eta Portua auzoko bizilagunak. Eta ondoko egun eta asteetan %90 bat herrira itzuli bazen ere, etxeratzerik izan ez zutenen kasuan, urteak igaro ahala, zailagoa izan da biktimen senideekin harremanetan jartzea.
Haatik, ekitaldi honen bidez, Hondarribiko Udalak 1936tik 1945era bitartean hildako biktimak omendu eta haien memoria publikoki aitortu nahi du. Era berean, haien familiei aitortza, duintasuna eta memoria partekatua izango dituen gune bat eskaini nahi die.
Ekimenak, halaber, biktimek eta haien senideek jasandako indarkeriaren eta errepresioaren sufrimendua aitortzea du xede, baita urte haietan bizia galdu zutenen oroimena zaindu eta belaunaldiz belaunaldi transmititzearen garrantzia azpimarratzea ere. Alde horretatik, Hondarribiko Udalak legealdi honetan memoria historikoa ezagutarazteko eta herriko memoria demokratikoa berreskuratzeko, egiten ari den lanaren barruan kokatzen da urriaren 28ko ekimena. Udalak berretsi egiten du "Egia, Justizia eta Erreparazioaren printzipioekiko konpromisoa". Era berean, Giza Eskubideak bizikidetza demokratikoa sendotzeko eta memoria kolektiboa eraikitzeko ezinbesteko oinarritzat ditu.
Identifikatutako 44 biktimak
Azken urteetan herriko historialariek egindako lan eskergari esker, urtaldi hartan 44 biktima identifikatu ahal izan dituzte. Hau da zerrenda: Florencio Aguinaga Lecuona, Jaime Araneta Alza, Vicente Argote Ruiz, Juan Jose Arocena Arocena, Eustaquia Arrizabalo Rueda, Juan Rafael Belda Morales, Francisco Bengoechea Errazquin, Eloy Bengoechea Lecuona, Ambrosio Berrospe Usandizaga, Alejandro Camaño Lopez, Luis Carraux Perez, Jesus Carrera Olascoaga, Enrique Civera Ferrer, Juan Manuel Agapito Egaña Rementeria, Policarpo Elzo Otegui, Valentin Flores Bacaicua, Angel Garro Tolosa, Pedro Goicoechea Emazabel, Jose Guillermo Irigoyen Echarte, Jose Lecuona Echenique, Santiago Legorreble, Pedro Manjon Alonso, Faustino Martinez Ardanaz, Paulino Medina Perez, Domingo Medrano Santo Domingo, Isabel Ochoa Moneo, Jose Ignacio Olaciregui Alzaga, Fernando Olaso Caballero, Jose Santos Ormazabal Ezenarro, Antonio Ortega Gutierrez, Laureano Ortega Rodriguez, Florencio Recarte Campandegui, Agapito Rubio Vicente, Dionisia Rueda Calvo, Patricio Sagarzazu Cincunegui, Guillermo Sanchez Diego, Francisco San Roman Ruiz, Candido Santillan Mezquiarrain, Pedro Santillan Mezquiarrain, Candido Saseta Etxeberria, Eduardo Urtizberea Iriarte, Bonifacio Vazquez Dominguez, Luis Vitini Florez eta Carlos Juan Jose Zubeldia Garaño.
Irudia: Pedro Barruso Barés