2001.urtean sortu zen Antxeta Irratia, Behe Bidasoa eskualdeko uhinak, euskaraz eta libre astintzeko asmoz. Urtetik urtera, egonkortzen, saretzen eta hedatu den irratia da Antxeta.
Euskararen aldeko eragile, iparra sekula galdu gabe, jendarte anitz eta inklusibo baten alde ere egiten dugu lana eguneroko programazioan. Jendarte feminista bat aldarrikatu eta horren aldeko jarduna ere egiten dugu. Bizitzak erdigunean jartzen dituen ekonomia sozial eta eraldatzailean kokatzen ditu Antxetak bere zangoak. BDSKoop Eraldaketa Fabrikako kide da. Hedabideen hirugarren sektoreko aktore. Ez publiko ezta pribatu ere, komunitario baizik.
Gaur egun, Antxeta Irratia Bidasoalde zabalean entzuten da baina baita Donostialde zabalean ere, Oiasoaldea eta Buruntzaldea barne. Eta Gasteizen.
Bera eta Lesaka 90.4
Hendaia, Irun, Hondarribia, Biriatu, Pausu 89.7/105.8/90.5
Donostialdea, Oarsoaldea, Buruntzaldea 105.8
Gasteiz 90.4
Lau hitzez, Euskal Herri euskaldun, anitz, feminista eta saretuaren alde ekiten du Antxeta Irratiak.