Irratia

Hitza arnas bide

Emakume ijituak eta ijitu herriaren historia hizpide duen podcast sorta sortzeko aukera izan dugu aurten, Kera Irungo emakume ijituen elkartea eta BOZAK talde feministarekin batera. Arrazakeria, ijitofobia, elkarbizitza, aniztasuna, bizitza esperientziak... izan ditugu aipagai, umoretik eta euskaraz. Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren babesarekin ekoizturiko podcasta.
Babeslea: Jaurlaritza, GFA, Irungo udala
9 atal entzuteko
«Emakume ijituok porlanezko sabaiak apurtu behar ditugu, klaseko ijitoa zaren heinean txikitatik sentiarazten dizute desberdin»
2024/11/15

Azaroaren 16an Ijitu Herriaren Eguna ospatzen da Euskadin. Emakume ijituen ahalduntzea eta ijitu herriaren historiaren berreskurapenean jarduten duen Kera elkarteko Palmira Dual Jimenez eta Ane Toledorekin hitz egin dugu. Luze eta zabal aritu gara inklusibitateaz, eta historian zehar baztertutako herria izanik ere, emakume ijituek daramaten «motxila hustu» eta lehen lerroan jartzeko azken urteotan eman dituzten urratsetaz.

Kera Topaketak eta gonbidatua
2024/10/09

Ekamume ijitu erreferenteak azaleratzeko helburuarekin, topaketa feministak antolatze ditu Kera elkarteak. Aurtengo edizioa izan dugu aipagai 

Kera emakume ijituak gaur egun
2024/10/09

Nolakoa da emakume ijitoen egunerokoa? Ezagutzen ote dugu, baina are gehiago, begiratzen ote dugu? 

Egunerokoaz, bizitzaz eta bizirauteaz
2024/10/09

Egunerokoari begiratu diogu atal honetan. Ikuspegi feministatik eta ijito herria hizpide beti ere.

Emakume ijitu erreferenteak
2024/10/09

Zorionez asko dira eta zoritxarrez ez ditugu ezagutzen. Inolako aitortzarik gabe segitzen dute. Plazara atera nahi izan ditugu

Ijitu herriaren ekarpenak
2024/10/09

Bai, aitortu dezagun, Ijitu herriak, ekarpen ugari egin ditu. Eta errotuak ditugu, ezagutzen al ditugu ordea?

Ijituak Euskal Herrian
2024/10/09

Ijituak Euskal Herrian, Euskal Herritar, ijitu euskaldunak eta askoz ere gehiago!

Ijitofuboaz eta jazarpenaz
2024/10/09

Kera elkarteko lagunekin batera, oraindik ere jazaten duen arrazakeria eta ijitofibia mahain gaineran jarri nahi izan ditugu bigarren atal honetan. 

Kerarekin ijitu herriaren bidaiaz
2024/10/09

Kera Irungo emakume ijituen elkartearekin batera, ijitu herriaren historiaz jardun dugu besteak beste lehen atal honetan.

.2..