Irratia

Mugaz gaindiko ahotsak

Euskal Irratiek eta Antxeta Irratiak ekoizturiko podcast hauen bidez mugaz gaindiko bizitza daramaten herritarrei begira jarri gara eta hainbat gaien inguruan oinarrizko informazioa biltzea izan da xede. Hortaz gain mugaz gaindiko elkarlan edo hitzarmen batzuk ere aipatzeko parada izan dugu. Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Ideiak 2023" egitasmoaren baitan ekoiztu dira podcastak.
-- Antxeta Irratia --
16 atal entzuteko
16 · 'Irati lau ibarrak' elkartea
2024/10/30

Irati partekatzen duten lau ibarrek IRATI LAU IBARRAK elkartea osatu dute. Aezkoako Batzarre Nagusiak, Zaraitzu Ibarraren Batzorde Orokorrak eta Zuberoako eta Garaziko Sindikatek Irati garatzen eta Pirinioen bi aldeetako biztanleei laguntzen jarraitzeko osatu dute elkartea. Henri Intxauspe Garaziko sindikatako burua eta Jacques Barreix Xiberoko mendi sindikatuko ordezkariarekin mintzatu gara.

15 · Osasun arloa
2024/10/30

Atal honetan osasun zerbitzuak izan dugu hizpide. Mugazgaindi bizi direnei begira jarri eta alde bietako osasun sistemak ulertzen saiatu gara, mugaz gaindiko biztanleentzat interesgarriak diren informazioak bildu ditugu bi medikurekin. 

14 · Lan zuzenbidea, lan kodea
2024/10/30

Atal honetan lan zuzenbidea aipatu dugu, mugazgaindiko herritarren kasuan, Bidasoa ibaiaren alde batean bizi eta beste aldean lan egiten dutenen egoerak aipatuz. Izan ere Espainiar eta Frantziar estatuetan lan zuzenbide sistema ezberdinak dira, baita desmartxak ere. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdera jo dugu erantzun batzuen bila.

2024ko azaroaren 21 eta 22an Euroeskualdeak enpleguari buruzko Mugaz Gaindiko Informazio Jardunaldiak antolatzen ditu. Informazio guzia, hemen.

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

13 · Mugaz gaindiko hitzarmenak
2024/10/30

Herritarrentzako interesgarri den mugazgaindiko hitzarmen bat aipatu dugu podcast honetan. Hain zuzen Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako akordioari esker iparraldeko adineko jendeari Irun edo Hondarribiko adinekoen egoitzeko eguneko zentrora joateko aukera bada eta gai honi buruz mintzatu ahal izan gara Hondarribiko Caser Betherram adineko egoitzako Reyes Francorekin, harreman instituzionalen arduradunarekin.

12 · Translanekin proiektua
2024/10/30

TRANSLANEKIN proiektu europearra da 2014 eta 2020 artean garatu ahal izan dena Akitania Berriko, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat eragileren parte hartzeari esker. Egitasmo honen helburua langabezian, formakuntzan edo lanez aldatzeko urratsean diren langileen mugikortasuna hobetzea izan da. Eramandako proiektuaren nondik norakoa eta mugazgaindiko herritarrentzat interesgarriak diren informazioak bildu ditugu, proiektu eramailetariko bat izan den Olatukoop sareko Beñat Irasuegirekin.

11 · Bihartean komertzio eta industria ganbara
2024/10/30

Bihartean ganbararen eginkizunaz mintzatu gara atal honetan. Enpresen arteko mugazgaindiko lankidetza butzatzen eta laguntzen du Biharteanek Gipuzkoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Zergatik eta nola lan egiten duten jakiteko Joan Blanco Biharteaneko arduraduna elkarrizketatu dugu.

10 · Mugaz gaindiko elkarlan eta proiektuak
2024/10/30

Podcast honetan Euskal Herrian garatu edo garatzen ari diren mugaz gaindiko elkarlan interesgarri batzuk eman nahi izan ditugu argitan. Hiru egitasmo aipatu ditugu hain zuzen : Hobbea izenekoa, Nafarroa, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herriko hiru elkartek tokiko lehengaiekin, tokiko ogia egiteko sortutako egitasmoa. Lorea Lizarreta erratzuarrak eman digu mugaz gaindiko proiektu horren berri.

Bestalde Battitt Crouspeyre Baigorriko Menta etxaldeko mahastizaina Irulegiko sotoak Nafarroako Eslaba herriko arno kooperatibarekin duten hartu eman bereziaz solastatu zaigu.

Eta azkenik aroztegi tradizionala berreskuratzeko sortu den Baserri berri proiektuaz mintzatu gara Amaia Rekarte koordinatzailearekin.

9 · Garraioa
2024/10/30

Atal honetan mugaz gaindi bizi diren biztanleak aintzat hartuz garraioari begira diren egoera ezberdinak eta diren eskaintzak izan ditugu hizpide.  Lan berezi bat eraman du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak « Transfermuga » izeneko proiektuarekin eta eramaten duten lanaz hitz egin dugu, herritarrentzako interesgarriak diren informazioak helaraziz.

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

8 · Lehen mailako ikasketak, gurasoen ahotik
2024/10/30

Atal honetan guraso batengana hurbildu gara, ugariak baitira Irunen bizi adibidez eta seme alaba Hendaiako ikastetxera ekarri izan ohi duten burasoak. Baten lekukotasuna bildu dugu, bere hautuaz eta izan dituen zailtasunez hitz egiteko.

7 · Lehen mailako mugaz gaindiko eskolak
2024/10/30

Lehen mailako bi mugazgaindiko eskola ezagutu ditugu atal honetan. Alde batetik 2020an ateak ireki zituen Donostiako Larrun eskola ezagutu dugu eta bestetik Luzaide eta Arnegiko mugazgaindiko eskola  publikoaz xehetasun zonbaitzu bildu ditugu ere.

6 · Goi-mailako ikasketak (III)
2024/10/30

Atal honetan goi mailako ikasketak egin nahi dituen ikaslearentzako interesgarri diren informazio orokorrak bildu ditugu bai eta gai honetan Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdetik abiatu diren programak edo laguntzak zein diren ikertu eta azaldu ere.

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

5 · Goi-mailako ikasketak (II)
2024/10/30

Podcast honetan, aitzineko atalean hasi bezala, iparraldetik hegoaldera ikastera joaten direnei begira jarri nahi izan gara. Geroz eta ikasle gehiagok egiten baitute hautu hori, Baionako Bernat Etxepare lizeora joan gara lizeoko zuzendaria den Iban Tikoiperekin mintzatzera.

4 · Goi-mailako ikasketak (I)
2024/10/30

Goi mailako ikasketekin segituz Euskal Herriko Unibertsitatera jo dugu EHUko sarbideko zuzendari den Jon Torresekin mintzatuz. Iparraldetik Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko egin beharreko pausuak aipatzeko batez ere. Eta bestetik herritarren ahotsa ere bildu dugu, Baionako Bernat Etxepare lizeotik Bilbora ikastera joan den ikasle baten eta haren amaren lekukotasuna ere entzunez.

3 · Erretreta, jubilazioa
2024/10/30

Erretreta edo jubilazioari buruzko podcast honetan herrialdeen arteko ezberdintasunak ulertzeko gakoak batu ditugu eta erretreta kudeatzen duten administrazioak hobeki ezagutu ditugu. Gai honen inguruko argibideak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin landu ditugu, gai honen inguruan lan bat eraman baitute ere.

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

2 · Mugaz gaindiko langileak
2024/10/30

Mugaz gaindiko langileak izan ditugu hizpide podcast honetan.  Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 2016tik mugaz gaindiko enpleguaren arloan daraman lanaz eta mugaz gaindiko langileentzat interesgarri diren informazioak bildu ditugu.  Euroeskualdeko zuzendari den Arola Urdangarinekin mintzatu gara.

2024ko azaroaren 21 eta 22an Euroeskualdeak enpleguari buruzko Mugaz Gaindiko Informazio Jardunaldiak antolatzen ditu. Informazio guzia, hemen.

Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

 

1 · Egitura administratiboak
2024/10/30

Lehen atal honetan Euskal Herriko administrazio ezberdinen deskribapen bat egin dugu; hegoalde eta iparraldean diren administrazio ezberdinen egituraketa orokorra azaltzea garrantzitsua baita hauen ibilmoldea ulertzeko. Horretarako Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen eskutik argazki orokor bat egin dugu eta bestetik Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezagutza egiteko parada izan dugu Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiarekin.

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin elkarlanean sorturiko atala.

.2..