Heldu den igandean ‘IRUN, MUNDUAREKIN LANKIDETZAN’ eguna antolatu du Irungo Udaleko Kooperazio eta Gizarte Ongizate arloak, udalak diruz laguntzen dituen 23 GKE gonbidatuz. Zabaltza plazan ospatuko dute, 11:30tik 13:30ra, eta erakunde bakoitzak udalak diruzlagundutako proiektuen berri emateaz gain, konzientzia sortzeko tailerrak eta goiza pasatzeko zenbait animazio ere onduko dute programa.
Argazki erakusketak, kamiseta, txapa eta “Neskak, ez emakumeak” lelopeko eskumutur tailerrak, jolas koooperatiboak eta bidezko merkataritzako azoka ere antolatuko dute. Eta goiza girotzeko, Mugarik Gabeko Etorkinak erakundeko Bolivia, Ekuador eta Peruko dantza taldeen emanaldia ere izango da.
Cristina Laborda zinegotziak nabarmendu duenez, “Irungo Udala erreferentzia da lankidetza eta kooperazio arloan, 90. hamarkadaz geroztik ibilbide luzea egina baitu hitzarmen zein proiektu zehatzetarako dirulaguntzak emanez, bereziki hezkuntza, osasungintza eta azpiegiturak hobetzeko". Aurten 548.721 euro bideratu ditu kooperazio proiektuetara, eta Zabaltza plazan 23 erakunde hauek euren lanaren eta proiektuen berri emateko aukera izango dute.
Parte hartuko duten GKEen artean, Txingudi Vida, Behar Bidasoa, Tadamum sahararen aldeko elkartea, Denok Osasunaren Alde, Abay Etiopia, Munduko Begiak edota Proyde-Proega fundazioa daude. Azken hontako ordezkariarekin Laida Tina Gomezekin hitz egiteko aukera izan dugu Afrikan aurrera daramatzaten umezurtzentzako etxe baten proiektuaz. Erakunde gehienek ere, Hego Ameriketan eta Afrikan garatzen dituzte euren proiektuak.
Gogoan hartu, beraz, Igande Sasoi berezia izango dela Irunen. Colon pasealekua itxita egongo baita ohikoa den bezala, eta Zabaltza plazan ez ezik, bertan ere garatuko da GKEen eguna. Zirkulazioa 15:00etan zabalduko dute berriz erdigunean.