Mundu hobeago bat Irundik eraikitzen ahal delako

Antxeta Irratia 2023ko urr. 30a, 10:18

'Irun, Munduarekin Lankidetzan' egunean Irundik mundua hobetzeko lanean diharduten GKEekin interesatu gara. Abay Etiopia eta DOA erakundeetako ordezkariekin mintzatu gara. 

Irungo Udalak aurten diruzlagudu dituen garapen eta kooperazio proiektuak gizarteratzeko 'Irun, Munduarekin Lankidetzan' eguna ospatu zuten atzo Zabaltza Plazan. Orotara 23 GKE dira Afrika, Asia eta Latinoamerikan proiektu desberdinak garatzen dituztenak.

Aurtengoan 548.721 euro bideratu ditu udalak. Eta diruztatutako proiektu gehienak, hezkuntza, osasungintza eta garapen bideetan diren herrialdeetako oinarrizko azpiegiturak segurtatzeko dira. Horien artean, ABAY ETIOPIAko Uxuri Fernandez eta DOA (Denon Osasunaren Alde) erakundeko Iñaki Bidegainek eman dizkigute euren proiektuen berri. 

Eguna borobiltzeko eta konzientzia sortzeko hainbat tailer, jolas kooperatibo proposatu zituzten Zabaltza plaza eta Colon pasealekuaren Igande Sasoiaren eremuan. Eta animaziorik ere ez da falta izan. Mugarik Gabeko Etorkinak erakundeko Bolivia, Ekuador eta Peruko dantza taldeen emanaldia ere izango da.