Gaurko Andreak elkartea Genero Indarkeriaren Erresilienteen Estatu Kontseiluko kidea da, eta horri esker, Valentziatik datorren erakusketa Irunera ekarri ahal izan dute. Alanna izeneko genero biolentziaren biktimen arreta integralerako zentroak eskainitako erakusketa honek, haurrek pairatzen duten indarkeria matxista du aztergai. Haiek jasaten dituzten sexu erasoetaz eta familian bizi dituzten egoera gogorrak azalerazteko helburu du.
Horretarako, biktima hauek egindako marrazkiak bildu dituzte. "Haurrek hitzez azaltzeko gai ez diren minak eta beldurrak, baina psikologoek hauek laguntzeko aztertu ohi duten tresna baliagarriak" baitira marrazki horiek. Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kideak aitortu duenez, "erakusketa hunkigarria da, eta marrazkiak ikusi eta aztertu behar dira ulertzeko indarkeria matxistaren bigarren mailako biktima diren haur horiek bizi izan dutena".