Gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan duen eragina aztertzen duen 'Sustraietatik eraldatuz' dokumentala aurkeztuko du Parean elkarteak

Aitor Errazkin 2023ko aza. 27a, 14:25

Parean elkarteak eta Asun Casasola lankidetzan "Sustraietatik eraldatuz" dokumentala ekoiztu dute. Miren Lantz Solbesek azaldu digunez, proiektu honek, gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du.

Parean elkarteak hainbat liburutegitan haurren esku dauden liburuak aztertu ditu, Oiartzunen ez ezik, Irungo zenbait eskola eta auzo elkarteetako liburu funtsa ere. Eta azterketa honen emaitza eta gogoetarik dokumentala sortu du orain Asun Casasola literatur lehiaketa antolatzen duen elkartearekin. Haren partaide baita Parean ere. Gai honen inguruan adituak diren, Ainara Azpiazu ilustratzailea, Lur Gallastegi idazlea eta Pamiela argitaletxeko Carmen Elvirak parte hartu dute.

Dokumentalaren estrenaldia astearte hontan Oiartzungo Landetxe aretoan 18.30ean iraganen da. Miren Lantz Solbes, parean elkarteko kidearekin hitzegin dugu egindako lanari buruz. Iragarri digunez, dokumentala Durangoko Azokan aurkezteko aukera ere izango dute, zehazki Irudienean. Hitzordua abenduaren 7an izango da, 16.00tatik 17.00tara.