Bere azken udal osoko bilkuran "Irun betirako bihotzean eta oso presente" izango zuela iragarri zuen. Eta estatuko goi mailako karguaren estreinekoa horren irudiko izan zen atzi. Bere aurkezpen hitzartzean 4 alditan aipatu zuen "Irun" hiruzpalau minututan. Eta hainbat izan ziren Irunen 21 urtez alkate izateak ekarri dion esperientziari egindako erreferentziak, garraio eta mugikortasun jasangarriaren arloan duen eskarmentua nabarmendu nahian.
Baina VIA IRUN trenbide eremuaren proiektua azpimarratu zuen guztien artean. Alkate bezala lehen, eta kargu berrian orain ere, "alkate denboran egindako harro egoteko lorpenik handiena" gisa nabarmendu zuen. Eta trenbideen gaiaren haritik, "trena espainiar estatua egituratzeko duen garrantzia kontuan hartuta, AHTa Irunera ez ezik, mugaz bestalde ardatz Atlantikoan osatzea lehentasunetan" duela iragarri zuen.
Gogoan hartu bestalde, Miguel Angel Paez-ek ez ohiko udal osoko bilkura deitu beharko duela aurki, (Santanok azaroaren 27an kargua utzi zuenetik gehienez ere 10 eguneko epean) Irungo alkate berria izendatzeko. Funtzioetan alkate gisa gonbidatua izan zen atzo Paez Madrilgo Garraio Ministerioaren lantalde berriaren aurkezpenera.