Mugikortasun plan berriaren harira, “erantzun beharreko” bi gai daude talde ekologistaren arabera. Batetik Oinarrizko Bizikleta Sareari dagozkionak, eta bestetik, trafikoari lotutakoak. Karlos Murua, Eguzki taldeko kidearekin hitzegin dugu. Eta aipatu digunez, euren desadostasuna agertu nahi izan dute, eta talde politikoekin partekatu gabe bada ere, de facto Natura 2000 Sarearen parte den eremu babestu batean dagoela kontuan hartuta, “Plaiaundiko balore ekologikoa babestea behar du izan lehentasuna” haien ustetan. Parke ekologikoaren eta urmaelen Plan Zuzentzailea ere, bere osotasunean bete dezatela galdegin diete agintariei.
Nolanahi ere, Plaiaudiko hezegune eta natur-parkea zeharkatuko duen bidegorriaren proiektua martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Eta lehen fasea martxan da dagoeneko, Bidasoa ibaiaren ertzean, Avenida Zubiaren azpiko pasarela eraikitzeko lanetan hasi baitira, gerora Plaiaundi trebeskatu eta Mendelutik Hondarribiarekin lotuko duena. Muruak argi du, proiektua gelditu beharra dagoela eta alternatibak aztertu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!